|
Genero Unitatea
Emakume eta gizonen artean dauden ezberdintasunak errausteko alde lan egitea Eusko Jaurlaritzako Lankidetza Zuzendaritzaren ildo estrategikoetako bat da. Ezberdintasun hauek mugak gainditzen dituzte eta gizarte eta leku guztietan ematen dira. Garapenerako lankidetzan egiten dugun lanean uste dugu oinarrizkoa dela ezberdintasun hauen desagerpenerako eta emakumeei boterea emateko martxan jartzen diren prozesuetan laguntzea. Halaber, uste dugu oso garrantzitsua dela garapen ekimenek gizarte zuzenago eta bidezkoagoak bultzatzea. Eta horretarako Hegoaldean egiten den lana nahitaezkoa dela pentsatzen dugu, baina gure gizartean ere beharrezkoa da lan egitea, eta zehatzago, GGKEen barnean eta Garapenerako Zuzendaritzan bertan.
Genero Unitatetik, beste urteetan egindako lanarekin jarraituz, eta 4/2005 Berdintasuneko Legearekin eta EAEko Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunerako IV Planarekin bat etorriz, urte osorako antolatu nahi dira genero berdintasunaren aldeko ekimenak.
2007 urterako bai Zuzendaritzaren barnera begira nola kanpora begira, zenbait lan-ekimen antolatu dira.
Barnealderako programaturiko ekimenen artean, besteak beste, barne prestakuntza, Zuzendaritzaren lan instrumentuen inguruan genero ikuspegiko hausnarketa egitea eta Genero Unitatearen sorkuntza ditugu.
Azkenik, bereziki azpimarratu behar dugu, Bilboko Udaletxearekin batera, hirugarren aldiz antolatu ditugun Emakumeei ematen zaien Botereari inguruko Urteko Jardunaldiak. Izugarrizko oportunitatea eman digute genero berdintasunean lan egiten ari diren Hegoaldeko erakundeen eta emakumeen esperientzietatik eta ezagutzetatik ikasteko:
- Lehenengo edizioan, 2005ko apirilean, esperientzia ezberdinetara gerturatu ginen eta genero berdintasunerako emakumeei ematen zaien boterearen inguruko hegoaldeko ikuspegia ezagutu genuen.
- Bigarren edizioan, 2006ko apirilean, lekuko botere, parte-hartzea eta antolaketa eta horrek emakumeei ematen zaien boterearekin duen lotura aztertu zen.
- Eta aurten, 2007ko urtarrilean, emakumeen hiritargo ekonomikoaz hitz egin da.
|
|