|
Agurra
Gaurko munduko errealitatea injustizia eta berdintasun ezaz ezaugarritzen da. XXIgarren Mendean, oraindik ere gizateriaren alde garrantzitsu batek ez du bizitza duin bat eskuragarri, eta hori kontuan izanik gizakiak ez duela inoiz ere eduki orain ongizatea sortzeko dituen baliabide haina.
Merkatuari lehentasuna ematen dion gaurko eredu neoliberala ez da baliagarria giza garapena orokortzeko, pertsonen gehiengoarentzat pobrezia eta baztertzea sortzeko baizik. Liskar ugarien iturria da eta baliabideen gehiegizko ustiapenak planetaren etorkizuna arriskuan jartzen du.

Ondorioz, gaur inoiz baino beharrezkoagoa da solidaritatearen ikuspuntutik aukerak eskaintzea, eta hori da hain zuen Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetzak bilatzen duena. Sail honetan erantzukizuna hartu genuenetik, 2001ko irailetik, euskal lankidetza indartzeko asmoz gabiltza lanean, eta giza erakundeekin elkar hitz eginez, lankidetza ulertzeko era eraberritu, egituratua eta kalitatezkoa sendotu nahi dugu.
Gure lankidetzaren helbururik nagusiena pobreziaren erauztea da, barrutiko garapen prozeduretan eta komunitateen berezko gaitasunetan lagunduz eta indartuz. Garapenerako Lankidetza Euskal Legeak adierazten duenez, interes gabeko solidaritateari erantzuten dion lankidetza da, gizakiaren aintzatespenean oinarritzen dena, bai banakakoan nola taldekakoan, gizakia ekimenen protagonista, hartzaile eta azken kudeatzailetzat harturik.
Eusko Jaurlaritzako garapenerako lankidetzak arreta berezia jartzen du bere esku hartzeek ondorengo arloak sustatu dezaten: komunitateko parte hartzea eta antolaketa, genero berdinketa, ingurugiroko jasangarritasuna eta eskubideen ikuspegia, eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak barnean sartuz.
Giza erakundeen parte hartzearekin egunero eraikitzen ari den lankidetza publikoa da, euskal erakundeak eta herrialde bertokoak parte hartuz, beste errealitateak ulertzeko hain baliagarriak eta lagungarriak direnak.
Jarraian aurkezten dugun www.lankidetza.info web gune hau euskal lankidetzan parte hartzen duten edo interesatuak dauden entitate eta pertsonentzat komunikazio eta elkartrukeko benetako plataforman bihurtzea nahi dugu. Horretarako tresna baliagarria izatea espero dugu eta bere edukien bitartez denon artean egiten ari garena gehiago ezagutzea.
Javier Madrazo Lavín
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua
|
|