Garapen hezkuntzarako eta Sentsibilizazio Proiektuak

Euskal Autonomi Erkidegoan garatutako hezkuntza eta sentsibilizazio proiektuei emango zaizkien laguntzak Proiektu Dekretuaren III kapituluan arautzen dira.

Eusko Jaurlaritzako Lankidetza Garapenerako Zuzendaritzak, garapenerako hezkuntza hezkuntza-proposamentzat hartzen du, epe ertain- luzera munduan dauden desberdintasunak eragiten dituzten egiturazko arrazoiak ulertzeko jendea prestatuko duen proposamentzat, alegia, betiere prestakuntza horren arrazoia honako hau izanik: sortu diren gizarte-ereduak eraldatzeko konpromisoa eta inplikazioa sustatzea. Hortaz, balioetan, jarreretan eta ohituretan berrezteko prozesua da, egun nagusi den eta pobreziaren errudunak pobreak berak direla dioen eredua zalantzan jarri eta gizartea, oro har, aldatzearen alde egiten duena, ingurumena eta gizon-emakume guztion eskubideak (zentzurik zabalenean hartuta) errespetatuko dituen mundua lortzearren; prozesu horretan, parte-hartzean eta lankidetzan oinarritutako metodologiak behar dira.

Horrela, garapenerako hezkuntza funtsezkoa da pobreziaren aurkako borrokan, euskal lankidetza barnean bere toki zehaztua eta gutxieneko aurrekontua- proiektuetara bideratzen den %10a- edukiz, prozedura, kolektibo eta edukiei dagokienez bere protokoloa eta lehentasunak ezarriz.