|
Lankidetza Proiektuak
Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoa (GLSF) Euskadin egiten diren nazioarteko elkartasuneko eta lankidetza publikoko programak bideratzeko tresna nagusia da. Fondo honi esleitutako kopuruak Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak finkatzen ditu urtero. Urtero emango diren laguntzak bidezko Dekretu eta Aginduen bidez arautzen dira, bai eta laguntza horietarako deialdiak egin ere.
GLSF barnean, proiektuak dira Eusko Jaurlaritzak arlo honetan egiten duen lanaren ardatz nagusia. Halaber, gure inguruan, nazioarteko solidaritatearen arloan egiten den deialdi publiko nagusienetarikoa da, bai bideratzen duen fondo kopuruagatik nola ekimenen aniztasunagatik.
Lankidetza proiektuei dagokienez, Proiektu Dekretuaren I eta II kapituluan arautzen direla hurrenez hurren, bi mota ezberdintzen dira:
- Garapenerako Lankidetza proiektuak: pobreziaren aurka lan egitea dute helburutzat, Hegoaldeko pobretutako herrialdeen prozesu endogenoak eta gaitasunak indartuz. Horretarako, tokikoari lehentasuna eman nahi zaio, honek estatukoarekin eta nazioartekoarekin duen loturan arreta jarriz, lana garapen-lankidetzako irabazi-asmorik gabeko erakundeen bitartez egingo delarik.
- . Produkzio-garapeneko, eta prestakuntza eta laguntza teknologikoko proiektuak: herrialde pobretuetako pobreziaren kontrako borrokarekin zuzenean lotuta daude eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen bitartez garatuko dira.
Aurtengo 2007 ekitaldirako, Euskal Administrazioak 27.700.000 euroko aurrekontua du proiektuen deialdirako, zeinetatik %80a lankidetza proiektuetara bideratuko den.
Informazio gehiagorako:
34/2007 DEKRETUA, otsailaren 27koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena
AGINDUA, 2008ko apirilaren 30koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, horren bitartez 2008rako garapena eta lankidetza sustatzeko fondoaren kontura egindako proiektuei zuzendutako laguntzak deitzen dira
|
|