Proiektu eta Programen Segimendurako Protokola

Proiektu eta Programen Segimenduaren Protokoloa

Diru publikoarekin finantzatutako edozein proiektuk kontuak eman behar ditu, baina ez bakarrik egindako gastu bakoitza justifikatuz edota hasieran onartutako aurrekontuarekiko egokitasuna azalduz, baizik eta aldi berean, egindako ekimenen gauzatzearen bitartez emandako aurre-pausuak eta bukaerako emaitza azalduz.

Hori dela eta, onartutako proiektu orok (lankidetza proiektuak, produkzioa garatzeko eta prestakuntza eta laguntza teknologikorako proiektuak eta garapen alorrean hezteko proiektuak) eta programek, dagokien ordainketarako, nahitaezko txostenak aurkeztu behar dituzte eta bukaerako froga, jarraian aurkezten dugun finantza protokolo teknikoa jarraituz.

Finantzaketa atalean, protokoloak saila bakoitzean egindako gastuen segimendua egiteko argitasuna eskaintzen du eta finantza-laguntzaileen aurrekontu bakoitzaren frogapena errazten du.

Saila teknikoan, emandako aurre-pausuak ikustea errazten du, bai ekimenen gauzatzean nola emaitzen eta proposatutako helburuaren lorpenean. Horretarako, arlo hauen adierazleak eta lorpenak aldi berean agertzen dira txosten bakoitzean. Metatze-txostenak izaterakoan, posiblea da aldi berean aurkitutako zailtasunak eta garrantzi gutxiko aldaketak deskribatzea.

Dena dela, bukaerako txostenean lekuko bazkidearen balorazioa jasoko beharko da, proiektuak bere komunitatean edota herrian eduki duen eragina azalduz.

Azkenik, Dekretuan jasotzen diren garrantzizko aldaketaren bat eman beharko balitz, Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzaren baimena beharko litzateke eta hori dela eta, protokoloan garrantzizko aldaketa egiteko baimenaren eskakizun txosten eredu bat aurkezten da.