Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa

Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa 1993an jaio zen eta Garapenerako Lankidetza Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila), Gazteria Zuzendaritza (Kultura Saila) eta EAEko GKE eta Erakundeen arteko elkarlanaren bitartez egiten da.

Programa honen helburua: solidaritatea sustatzea, sentsibilizazio sortaraztea eta Euskadiko gazteak lankidetza kontzeptura hurbil daitezen, ekintza horiek nola burutzen diren bertatik ezagutzeko aukera emanez. Era berean, ekimen honen bitartez, hiritar aktiboak eta borondatezko lanarekin sentsibilizatuak lortu nahi dira, EAEko erakunde sarearen indartzean lagunduz.

Programa honek ehun euskal gazteei udako hiru hilabeteetan Latinoamerika, Asia edota Afrikan lankidetza proiektu batean parte hartzeko aukera ematen die.

Euskal Gazteria Lankidetzan programan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Deialdiko urtearen urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izatea edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • Eskabidea aurkezteko unean 20 urtetik gorako adina izatea eta deialdiko urtearen abenduaren 31ra arte 31 urtetik beherakoa izatea.
  • Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
2008ko Deialdia