Aurkezpena

2007 martxoaren 14ean 1/2007 LEGEA, otsailaren 22koa, Garapenerako Lankidetzari buruzkoa, sartu zen indarrean. Lege hau guztiz garrantzitsua da euskal gizarteak garapenerako lankidetzan eduki duen bilakaeran.

Egungo zenbait errealitatek beharrezkoa egin dute Garapenerako Lankidetza Legea, besteak beste: giza sare anitz baten garapena, solidaritate inguruan emandako hedapenaren ondorio dena; lankidetza publikoaren aldetik egiten ari diren ahaleginak; kudeaketa oneko berma eta gero eta espezializazio gehiago exijitzen dituzten esku hartzeak.

Lege honen bitartez, lankidetza politika bideratzeko irizpideak ezartzeko beharrezkoa den araudi-markoa jasotzen da, hala nola, sektore eta geografi helburuak eta lehentasunak ezartzeko beharrezkoa dena. Era berean, lege honen bitartez, lankidetza eragileak, antolaketa, planifikazioa eta horretarako behar diren instrumentuak zeintzuk diren azaltzen da.

Ildo honetan, 2008-2011-ko Plan Zuzentzailearen Zirriborroa azkeneko fasean aurkitzen dela esan beharra dago, entitate ezberdinek bere ekarpenak egin ondoren.

Halaber, Lankidetzarako Euskal Agentzia sortzeko Lege proiektua eztabaidan dago lankidetzako eragileekin, ondoren Legebiltzarrean aurkeztuko delarik.

Era berean, esan beharra dago Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzak sustatzen dituen instrumentu ezberdinak arautzen dituen araudia aldatzen joan dela errealitate berrietara egokitzeko:

  • Horrela, lankidetza proiektuetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 27ko 2007/34 Dekretua dugu. Alde batetik, laguntzen deialdiaren dekretutik kanpo gelditzen da; eta bestetik, giza ekimenen laguntzetarako aldi baterako xedapena jasotzen du.
  • Giza ekimenen ezaugarritasun bereziak Dekretu zehatz bat eskatzen du. Gaur egun, horixe egiten ari da, eta ikuspenen arabera, testua eragile ezberdinei aurkeztu eta eztabaidatu ondoren, urtea bukatu baino lehenago onartzea espero da.
  • Aurten instrumentu berri bat jarri da martxan, programena hain zuzen, eta besteak bezala, bere Dekretua du. Programek, gainontzeko instrumentuak bezala, pobreziaren kontra egiteko egitura aldaketa bilatzen dute. Aitzitik, instrumentu zehatzak dira, beraien bitartez hausnarketa sakonagoak egin daitezkeelako eta epe luzeagoko estrategiak planteatu daitezkeelako, arlo sektoriala nola zeharkakoa jasotzen dituztelarik.
  • Lankide profesionalei zuzendutako laguntzak mantentzen dira. Baita bertan ere aldaketak sartu dira, 519/2006 Dekretuaren bitartez, non Lankidearen Estatutua ezartzen den.
  • Mantentzen da ere 22/2007 Dekretua, otsailaren 13koa, Nazio Batuen sistemako Nazioarteko Erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak arautzen dituena. Helburua: Nazioarteko Erakunde horiek herrialde txirotuetan garatzen dituzten garapen proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak ematea.

Azkenik, aipatutako arauekin batera ondoko arloak arautzen dituzten arauak daude:

  • Garapenerako lankidetza arloan espezializatzeko zuzenduta dauden profesionalentzako diru laguntzak.
  • Borondatezko Euskal Gazteria Lankide programa.
  • Borondatezko Euskal Lankidearentzako saria.