Aurkezpena

Estrategiak sailak Lankidetza Zuzendaritzak bilatzen duen garapenaren ikuspegia jasotzen du, eta lortzeko proposatzen den lankidetza eredua.

Ildo honetan, lankidetza eraldatzaile baten apustu egiten da, prozedura ikuspegiarekin, herrien pobreziaren ondorioetan arreta jarri ez ezik, pobrezia hori sortzen duten politika eta azpiegituran ere eragina izanik. Gure helburua honakoa da: elkarlanean jardun bere eskubideak eta garapen helburuak argi dituzten emakume eta gizonei gaitasuna emateko eta beraiek sustatutako prozedura sozial, ekonomiko eta politikoetan laguntzeko.

Hain zuzen ere, bai herrialde pobreak nola aberatsak- gehienetan bertan era militarrean hedatuak- erabiltzen dituzten azpiegituren aldaketa honek, Hegoaldeko garapena mundu mailakoa bihurtzen du, non Iparraldeak erantzukizun handia duen. Garapenerako hezkuntza eta euskal gizartearen sentsibilizazioa dira Euskadin ditugun tresnak gure bizimoduarekiko eta planetako garapen egoerarekiko ikuspegi kritiko bat sortarazteko.

Ondorioz, sail honetan Lankidetza Zuzendaritzaren lana definitzen duten funtsezko testuak jasotzen dira, bertan jasotako helburuak eta ibilbideak lankidetza tresna ezberdinetan ikusiko direlarik. Horrela, saila hiru ataletan antolatu dugu:

  • Plan Zuzentzailea eta Urteroko Planak: Norabidea eta helburuak markatzen dituzte, lau eta urte baterako hurrenez hurren.
  • Herrialdeko Estrategiak: Eusko Jaurlaritzako lankidetzako helburuak ezartzen ditu gutxienez lau urterako, era koordinatu eta planifikatu batean.
  • Genero Unitateak: Lankidetza Zuzendaritzak emakume eta gizon arteko berdintasunaren alde egiten diren ekimen nagusiak azaltzen ditu, Hegoaldean ez ezik lankidetza euskal eragiletan ere.