|
Aurkezpena
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzan uste dugu beharrezkoa dela eremu honetan egiten ari diren ekintza guztiak jakinaraztea, bai eta herrialde askotan gertatzen ari diren eta maiz euskal gizartera iristen ez diren jazoerak ere.
Horregatik, leku bat ireki dugu interesgarriak izan daitezkeen gertaerei buruzko informazioa unean-unean emateko.
Halaber, bai gure lanean, bai eskaintzen ditugun zerbitzuetan hobetzeko, uste dugu beharrezkoa dela zuen zalantzak, iritziak, iradokizunak eta abar zuzenean jakitea. Horretarako, tresna batzuk aurreikusi ditugu; horien bitartez, zuen ekarpenak helarazi diezaiekezue Zuzendaritza honi zein web orrialdea bisitatzen duten guztiei.
|
|