Aurkezpena

Gaurko euskal lankidetza herrialde eta lurralde txiroekiko egon diren solidaritate mugimenduetan oinarritzen da. Garapeneko dinamika eta prozesuen tartean dauden eragileen aberastasuna, aniztasuna eta zehaztasuna euskal lankidetzak duen funtsezko baliotako bat da.

Giza bultzada honek hain zuzen eragina zuzena izan zuen lankidetzara zuzendutako fondo publikoen sendotasunean, bai herri mailan, Foru Aldundietan nola Eusko Jaurlaritzan, zuzendaritza, zinegotzi edota zerbitzu zehatzen bitartez.

Garapen Lankidetzako euskal estrategian parte hartzen duten eragileak ondokoak dira:

  • Eusko Jaurlaritza, sustatzen duen lankidetzaren estrategia zehatz bat erraztearen erantzukizun bat duela.
  • Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GGKE), Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen lankidetzaren lehentasunezko eragileak direla.
  • Euskal Administrazio Publikoak. Koordinazioa eta sinergien bilaketa planean ezarritako jardueraren printzipio bat da.
  • Garapenerako lankidetza lanak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuk, hala nola, erlijio kongregazioak, hezkuntza eta osasun zentroak, unibertsitatea, giza mugimenduak, sindikatuak.
  • Garapenean jarduten duten eta Finantzarioak ez diren Nazio Batuetako Erakunde anitzak
Lankidetzako eragileei lotzen diena batik bat bere irabazteko asmo eza da.

Dena dela, eta betiere bere konpromisoa interes gabekoa eta solidarioa dela bermatzen duten bitartean, eta era ordezkatzaile eta zeharkakoan, prozesu honetan ekonomi sozialeko enpresak, kooperatibak eta irabazteko asmoa duten beste entitate batzuk parte hartu algo izango dute, horrela, bere gaitasun teknikoak eskuragarri jarriz.