Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzako Garaperenerako Lankidetza Zuzendaritzaren arabera, garapenerako hezkuntza funtsezkoa da pobreziaren aurkako borrokan, euskal lankidetza barnean bere toki zehaztua izanik. Guztira proiektuetara bideratzen den aurrekontuaren %10a du eta prozedura, kolektibo eta edukiei dagokienez bere protokoloa jarri du martxan eta lehentasun zehatzak ezarri ditu.

Garapenerako hezkuntza hezkuntza-proposamentzat hartzen dugu, epe ertain-luzera munduan dauden desberdintasunak eragiten dituzten egiturazko arrazoiak ulertzeko jendea prestatuko duen proposamentzat, alegia, betiere prestakuntza horren arrazoia honako hau izanik: sortu diren gizarte-ereduak eraldatzeko konpromisoa eta inplikazioa sustatzea. Hortaz, balioetan, jarreretan eta ohituretan berrezteko prozesua da, egun nagusi den eta pobreziaren errudunak pobreak berak direla dioen eredua zalantzan jarri eta gizartea, oro har, aldatzearen alde egiten duena, ingurumena eta gizon-emakume guztion eskubideak (zentzurik zabalenean hartuta) errespetatuko dituen mundua lortzearren; prozesu horretan, parte-hartzean eta lankidetzan oinarritutako metodologiak behar dira.