Plan Zuzentzailea eta Urterako Planak

Gida Plan Estrategikoan honako Helburu Orokor hau ezarri da 2008-2011 aldirako: "identitate eraldatzailea, kalitatezkoa, koordinatua eta koherentea izango duen garapen-lankidetzako politika sendotzea, egiturazko pobrezia ezabatzean oinarrituta"

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako lankidetzaren —zentzu zabalean hartuta, betiere— esparruan abiarazten diren ekimen, estrategia eta prozesu guztien xedea ezartzen da helburu horren bidez. Beraz, definizioz, ez dagokio helburu jakin batzuk lortzeari, baizik eta baita helburu horiek betetzeko ikuspegi espezifiko bati ere.