Historia pixka bat

Euskal gizartearen parte hartzea gaur "garapenerako lankidetza" bezala ezagutzen dugunean ez da berria ezta azken urteko gauza bat ere: gure lankidetzaren jatorria hamarkada ugarien zehar euskal emakume eta gizonek munduko leku anitzetan egindako lanean aurkitzen da. Esperientzia honi esker, bai arrazoi erlijioso edota politikoak eta humanistikoak direla eta, beste herrialdeak ezagutu ditugu eta ezagutu gaituzte. Kasu askotan, gainera, posiblea izan da identitate ezberdinen mantentze aberatsa eta beste kulturen garapen prozesuetan parte hartze konprometitua bateratzea.

Berez, lankidetza publikoaren jatorria, Eusko Jaurlaritzak 80garren hamarkadaren erdialdean egindako lanean kokatu dezakegu, gizarte zibilak erkidegoko instituzioei egindako eskaerari erantzuteko egina: bere aurrekontuen %0,7a pixkanaka herrialde txirotuenganako lankidetzara aplikatzea. Horrela, 1985ean garapen laguntzara zuzendutako lehenengo aurrekontu-saila onartzen da.

Urte batzuk beranduago, 1990 urtean, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoa (GLSF) onartu eta martxan jartzen da, Eusko Jaurlaritzak, bai urte horretan nola ondorengoetan, Foru Aldundien partaidetza izango duelarik. Fondoaren helburua urteko aurrekontu operatiboaren % 0,7a lortzea zen, eta horren ondorioz 90garren hamarkadan fondoen kopurua asko handitu zen.

2001tetik aurrera, Garapen Lankidetza Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari lotua egonik, Eusko Jaurlaritzak ondoko konpromisoa hartzen du: kopuruari begira hazierarekin jarraitzea eta era berean, bere lankidetza politikaren eragina eta kalitatea indartzea, bere tresnak gero eta egitura sendoagoarekin hornituz.

Gizarte- elkarrizketa prozesu luze baten ondoren, Euskal Legebiltzarrak 2007ko otsailaren 22an Lankidetza Garapenerako 1/2007 Legea onartzen du, lehenengo aldia izanik gure erkidegoan beste herrialdeenganako solidaritatea lege mailako arau batekin antolatzen eta arautzen dena. Honekin, garapenerako lankidetza Eusko Jaurlaritzak eta euskal instituzioek indartutako politika publiko bezala sendotzen dela esan dezakegu.Era berean, kopuruari begira, Eusko Jaurlaritzako konpromisoa aurrekontu osoaren % 0,7an kokatzen da.

Egunean, hurrengo erronka ondorengo helburutan kokatzen da: oraingo lankidetza sistema Legean jasotzen den ikuspuntu eraldatzaile eta kalitatezkoarekin garatzea eta araudian jasotzen diren tresnak martxan jartzea, bai kudeaketari nola baliabideen bideratzeari dagokionez. Zehazki, Legeak Garapenerako Lankidetza Euskal Agentziaren sorkuntza eta plan zuzentzailean eta urteko planetan oinarritutako antolaketa aurreikusten du.