|
Aurkezpena
Herrialderako Estrategiak herrialde zehatz bateko emakume eta gizonen garapenaren alde elkarrezko eta lehentasunezko helburuak lortzeko ahaleginak planifikatzeko eta koordinatzeko dokumentuak dira. Bere erronka ikuspegi eta proposamenen langartzea gainditzea da, eragile ezberdinen arteko jarduerak koordinatuz (lehentasunezko sektoreetan oinarrituta) eta gutxienez lau urteko epean begiratuz.
Garapenerako Lankidetza Euskal Estrategia Kuban
Estrategiaren helburu nagusia elikagaietako subiranotasuna lortzearen inguruko prozeduretan laguntzea da eta Kubako ekialdeko probintzietan azukre lantegietako birmoldaketa bultzatzea.
Horretarako, eragile ezberdinen artean, koordinaketa egiturak ezarriko dira sinergiak sortzeko, eragileek Estrategiaren testuinguru barnean, lau urteko eperako planifikazioak egingo dituztelarik. Azkenik, bien arteko ezagutza, elkartrukea eta euskal gizartean Kubarekiko sentsibilizazio sustatuko dira.
Herrialderako Estrategia-Kuba
|