Borandatezko Lankide Profesionalentzako Dirulaguntzak

Euskal gizartea bere solidaritateagatik ezaugarritu da eta horrek bere isla du herri pobretuekiko dagoen lankidetza tradizioan.

Horren froga dauden gizon eta emakume ugariak dira, bidezkoagoa den mundu bat lortzeko konpromisoa harturik, herrien garapenean zuzenean parte hartzeko erabakia hartu dutenak, bere motibazioak anitzak izanik.

Pobrezia eta ezberdintasun egoerak, desagertu beharrenean ezaugarri nagusiak direnak, erronka nagusiak dira benetan bere aurka lan egin nahi dutenenentzat. Ildo honetan, Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzaren arabera, lankidetzak ezberdintasuna sortarazten eta mantentzen duten sistema eta egiturak aldatzeko tresna erabilgarria izan behar du. Eta horretarako, Zuzendaritzak ikuspegi zehatz bat du: herriak berak martxan jartzen dituen garapen prozeduretan lagundu behar dela.

Hori dela eta, programa honen bitartez herrialde pobretuen eragile eta instituzioak indartzen lan egin nahi duten borondatezko lankideen lana sustatu nahi da.

Programan parte hartu ahal izateko, borondatezko lankideek, norberako konpromiso argi bateaz gain, prestakuntza-tekniko aproposa eduki beharko du egin behar duen lanerako. Diru laguntzak ondoko GKGE eta entitateei ematen zaiei: Herrialdeetako erakundeek eskatzen dituzten lanetarako hautagaiak aurkezten dituztenei.

Informazio gehigorako:

124/2005 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren pentzutan borondatezko euskal lankideei laguntzak ematea arautzen duena.