|
Ongi etorria
Ongi etorri Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren web gunera. Gure asmoa web gunea espazio zabala izatea da, ondokoentzat hain zuzen ere:
- Euskal herritar guztientzat, oro har, Zuzendaritza honen jarduera hobeto ezagutzeko eta bertan parte hartzeko.
- Garapenerako Lankidetzarekin konprometituta dauden euskal GKEentzat eta gainerako erakundeentzat.
- Ikastetxe guztientzat, elkartasun-espiritua bultzatzeko eta horren inguruan sentsibilizatzeko zereginak sendotzea ahalbidetuko dieten materialak eta elkartrukerako elementuak izan ditzaten.
- Gure parte-hartzea izan duten proiektuetan inplikatutako jendearentzat; proiektu horietako batzuk burutze-fasean daude eta beste batzuk aspalditik daude abian.
- Dagoeneko borondatezko lankide zareten edota etorkizun hurbilean borondatezko lankide izateko kezka edo asmoa duzuen euskal gazteentzat.
- Martxan jarri nahi dituzten proiektuetarako lankidetza eta babesa bilatzen ari diren pobretutako herrialdeetan kokatutako askotariko erakundeentzat.
- . Zuzendaritza honek Garapenerako Lankidetzaren arloan egiten duen jarduera hurbilagotik ezagutzeko interesa duten Autonomia Erkidego, erakunde eta herrialdeentzat.
|
|