|
Nazio Batuen Bekak
Nazio Batuen sistemako Nazioarteko Erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak 1997an jarri ziren martxan. Bere helburua: Nazioarteko Erakunde horiek herrialde txirotuetan garatzen dituzten garapen proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak ematea.
Horrela, programaren antzinatasuna dela eta, Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzak, 2004 urtean ebaluaketa bat egitea erabaki zuen, programak duen helburua -Nazioarteko Erakundeen funtzionamendu eta antolaketa inguruan pertsonak prestatzea- alor honetan Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako estrategiarekin ia bat zetorren frogatzeko.
Emaitzen arabera, programa honek bilatzen duen helburua sustatzen dugun lankidetzarako erantsitako balio bat dela ondorioztatzen da, alde anitzetako Erakundeen arteko koordinaketa hobetzen lagundu dezakeelako. Hori horrela izanda, dirulaguntza programarekin jarraitzea erabakitzen da.
Honi dagokionez, azpimarragarria da, gainera, ebaluaketa honi esker, 2007/22 Dekretuan, otsaileko 13koan, zenbait elementu berri sartu zirela, besteak beste:
- Lankidetzarako Zuzendaritzaren inplikazio gehiago, hasierako prestakuntzan eta beka ondorengo ebaluaketan parte hartuz.
- Lankidetzarako Zuzendaritzak sustatzen duen lankidetza inguruan sinergiak sortzeko lagungarriak izan daitezkeen hautagaien balioztatze baikorra.
- Zuzendaritzak finantzatzen dituen gainontzeko instrumentuekin bat etorriz, lehentasunezkoak diren herrialdeetan eta sektoretan oinarritzearen balioztatze baikorra.
- Giza- humanitario erakundeen barne egonda, beka eskuratu nahi izatearen balioztatze baikorra.
Dirulaguntza programa ondorengoei dago zuzendua: Nazioarteko Erakundeen Komite Nazional edo Autonomikoei eta UNICEF, UNESCO, PNUD edota UNIFEM erakundeekin lankidetza hitzarmenak dituzten erakundeei.
Aipatutako erakundeen bulegoek entitate eskatzaileekin hitzarmen bat sinatu behar dute, bertan eskatzen den perfilaren lanak betetzeko behar diren baliabide teknikoak dituztela ziurtatuz.
Era berean, entitate eskatzaileak eta dirulaguntza jasotzen duen pertsonak alde bakoitzak dituen eskubide eta betekizunak jasotzen dituen hitzarmena sinatu behar dute.
|
|