Espezializatzeko Profesionalentzako Bekak

Beka hauen helburua garapenerako lankidetza alorrean lan egin nahi duten pertsonen prestakuntza eta espezializazioa sustatzea da.

Deialdia urtero egiten da eta bere iraupena 12 hilabetekoa da. Hautaturiko pertsonen betebeharrak ondorengoak dira: Zuzendaritzak dituen instrumentu ezberdinenen kudeaketa lanetan lagundu; adosturiko prestakuntza planarekin bat etorriz mintegi, kurtso eta jardunaldietara joan; proiektuak bertan jarraitzeko egiten diren bidaietako batean parte hartzea eta Garapenerako Lankidetzarekin zerikusia duen gai bati buruzko ikerketa bat egitea.