|
Ekintza Humanitarioak
Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren diru kopuru bat ekintza humanitarioentzat gordetzen da. Ekintza humanitarioak dira hondamendiek eragindako pertsonei bizitza salbatzera, beren sufrimendua arintzera eta giza duintasuna eta giza eskubideak defendatzera zuzendutako ekintzak. Gainera, ulertzen da ezen, ahal den neurrian, etorkizuneko garapenerako oinarriak ezartzen ere lagunduko dutela, hauskortasuna murriztuz eta ahalmenak indartuz, giza eskubideak sustatuz eta bakea eraikiz.
Ekintza humanitarioek Giza Eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren arloan dagoen nazioarteko legeria bete eta errespetatu beharko dute, bai eta printzipio humanitarioak ere, batez ere inpartzialtasun, independentzia eta neutraltasun printzipioak.
Azaldu dugun ekintza humanitarioaren kontzeptu zabalarekin bat eginez, dirulaguntza jaso dezaketen laguntzak ondokoak dira:
- Larrialdietan laguntzeko proiektuak, hondamendiak izan dituzten herrietan bizirik irauteko behar dituzten oinarrizko beharrak asetzeko (arropa, edateko ura, elikagaik eta osasun-arreta, txerto kanpainak eta osasungarritasun eta garbitasun neurriak).
- Ekintza humanitarioaren sentsu zabalean sartzen diren proiektuak, hala nola, krisialdi luzeetan errefuxiatuen komunitateei eta barne- desplazatuei laguntza ematea; sortzen ari diren hondamendiek gertatutako kalteak arintzea; gatazka ondoren hasierako eraberritzean laguntzea; hondamendietarako prestakuntza; gatazken prebentzioa eta bakearen eraikuntza eta giza eskubideen babesa.
|
|